Gneo Domizio Korbulon
Gneo Domizio Korbulon | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Peltuinum (en) , 7 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | Korinto, 67 (59/60 urte) | ||||||
Heriotza modua | derrigortutako suizidioa: odolustea | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Gnaeus Domitius Corbulo | ||||||
Ama | Vistilia | ||||||
Ezkontidea(k) | Cassia Longina (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Erromatar armada | ||||||
Gradua | Dux (en) |
Gneo Domizio Korbulon (latinez: Cn. Domitius Corbulo) (7-67) Erromatar Inperioko politikari eta militar bat izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7an jaio zen, Italian, senatore mailako familia batean. Bere aita pretore izan zen Tiberioren erregealdian, eta bere ama, Vistilia deitua, pretore kargua izan zuen familia batetik zetorren.
Kaligularen gobernupean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da ezagutzen bere karreraren jatorria, Kaligularen erregealdian, 40an kontsul izan zela ezagutzen den arren, enperadorea bere koinatua zelarik hau Korbulonen arrebaordea zen Milonia Zesoniarekin ezkondu ondoren.
Behe Germania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaligularen hilketaren ondoren, Korbulonen karrera geldiune batean sartu zen 47 arte, urte horretan Klaudio enperadoreak Behe Germaniako erromatar armaden komandante izendatu zuenean, armada hauek euren basea egungo Kölnen zutelarik.
Toki hain ezegonkor honen izendapena, gainera, germaniar tribuek zuzendutako indarkeria eztanda eta matxinada ugariri aurre egin behar izatearen ondorioz zaildua izan zen. Germaniako bere gobernualdian, jeneralak Rin eta Mosa ibaien artean kanal bat eraikitzea agindu zuen. Ingeniaritza lan handi honen zatiak, Fossa Corbulonis edo Korbulonen Kanala bezala ezagutzen direnak, indusketa arkeologiko batean aurkitu dira. Bere ibilbidea Vilet ibaiaren berbera da, egungo Leiden eta Voorburg hiriak elkartzen dituena.
Kanpaina ekialdean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromara itzuli zen, non 52 arte geratu zen, Asia probintziako gobernari izendatua izan zenean. Klaudio 54an hil ondoren, enperadore berria zen Neronek ekialdeko probintzietara bidali zuen Armeniako Erresumako tronurako oinordetzaren kontua konpon zezan. 58an erasoa hasi zuen, eta, Germaniako tropekin indartua, Armeniako errege zen Tiridates I.a Armeniakoa eraso zuen, Vologeso I.a partiar erregearen anaia zena. Bere agindupean erromatar legioek Artaxata eta Tigranocerta hiriak hartu zituzten (Legio III Gallica, Legio VI Ferrata y Legio X Fretensis), eta Tigranes VI.a, Erroman hezia izan zena eta enperadorearen agindupean egoteko prest zegoena, Armeniako errege bihurtu zen.
61ean Tigranesek Adiabene inbaditu zuen, partiar erresumaren zati zena, Partiar Inperioa eta Erromatar Inperioaren arteko gerra, itxuraz eragoztezina eginez. Vologesok, bere aldetik, gatazkarekin amaitzeko modurik hoberena Erromatar Inperioarekin negoziatzea zela uste zuen. Vologesok erromatar soldaduek Armenia uztea nahi zuen, Tigranes tronutik kentzea eta Tiridatesen posizioa errekonozitzea. Erromatar gobernuak ez zituen baldintza hauek onartu, eta Kapadoziako gobernaria zen Luzio Kaesenio Paetori kontua konpontzeko agindu zioten Armenia zuzenean erromatar kontrolpean gera zedin.
Bitartean, Korbulonek bere arreta Siriako kontuetan jartzen zuen. Paetok, bere aldetik, Korbulonek lortu zuen ospea mespretxatzen zuen komandante ahul eta ezgai bat, porrot lazgarri bat jasan zuen Rhandeian 62an. Beraz, tropen agintea berriz Korbuloni eman zioten. 63an Eufrates zeharkatu zuen armada indartsu baten buru, baina Tiridatesek gerran sartzeari uko egin zion eta bake akordio batera iritsi zen. Rhadean erromatarrari diadema inperiala eman zion, Erroman Neronek berak koroatu arte berriz ez zuela jantziko aginduz.
Erorketa eta heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neron 65ean tronutik kentzeko Senatariak buru ziren bi konspirazioren ondoren, horien artean bere suhia zen Luzio Annio Vinniziano zegoelarik, Neron Korbulonetaz susmatzen hasi zen, baita jendeagan zuen ospeari buruz ere. 67an matxinada bat gertatu zen Judea probintzian, baina Neronek Tito Flavio Vespasiano bidali zuen matxinada hori zanpatzera. Neronek Korbulon eta bi Germanietako gobernariak Greziara deitu zituen. Korintora iristean, Neronen mezulari batzuk Korbulonekin hitz egin zuten eta bere buruaz beste egitera behartu zuten. Honek, men eginez, bere gorputza bere ezpata gainera erortzen utzi zuen axios esanez.